Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Minusbaliotasuna dela-eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko bana-banako diru-laguntzetarako deialdia egin behar dugu, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuetan izendaturiko kredituen arabera, hain zuzen ere, 1.869.193 euro erabiliko ditugu horretarako ezarritako aurrekontu-partiden kontura.
2.1.- Behar berezi iraunkorrak izan eta ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten ikasleak baliatu ahal izango dira agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzez:
a) 2008-2009 ikasturterako ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea.
b) 2008ko abenduaren 31n 21 urtetik gora ez izatea.
c) Minusbaliotasunaren ziurtagiria aurkeztea, horretarako eskumena duen lurralde mailako erakunde batek egindakoa. Honako hauek jaso beharko dira bertan: minusbaliotasun-mota eta gradua; dena dela, ezinezkoa gertatu behar zaio eskola-garraioa arrunta erabiltzea.
d) Dagokion lurralde-ordezkaritzak izendatu edo baimendutako zentrora, egunero, astero edo noizean behin joan beharra izatea.
e) Bere beharrak aseko dituen zentro publikorik herrian ez dagoelako, derrigorrez lekuz aldatu beharra izatea. Kasu honetan, eraginpeko eremuari dagokion zentro publikoan hartu beharko du eskola.
f) Doako garraiorik edo entitate publikoek edo pribatuek erabat ordaindutako garraiorik ez izatea.
g) Salbuespen gisa, itunpeko zentro batean eskolatuta egotea, lurralde-ordezkaritzak espresuki erabaki duelako. Honako hauek izan daitezke erabaki horren zioak: bizi den lekuari dagokion eremuaren barruan ikaslearen behar berezietarako zentro publiko egokirik ez egotea edo behar horien espezifikotasunak hala eskatzea.
2.2.- Ezingo dira onuradun izan Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.
1.869.193,00 €
AGINDUA, 2008ko irailaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko bana-banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena. (2008/10/10eko EHAA)
Izen-Abizenak: Carmen Charo Nograro
Tel.: 945.01.83.52
Fax: 945.01.84.22
E-mail: huiseesp@ej-gv.es
Ikasleak
bere ikastetxeko zuzendariari egingo dio eskabidea,
I. eranskineko eredua erabiliz.
Ikastetxeek aurkeztu
beharko II. eredua.
2008/10/11-2008/11-10
5.1.- Ikasleak bere ikastetxeko zuzendariari egingo dio eskabidea, I. eranskineko eredua erabiliz.
5.2.- Ikastetxeek aurkeztu beharko dute asignazio hauetaz baliatu nahi duten ikasleen zerrendaren proposamena, II. eranskinean eskaintzen den ereduaren arabera, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetakoren batean.
Ez dira azaltzen.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.
2008ko abenduaren 15a baino lehenago.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Anexo
I.
Anexo II.
Ez dira azaltzen.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
10/10/2008