Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
WAI A - WCAG 1.0
Azken eguneratzea: 2008/07/20
Eusko Jaurlaritzaren gaitzespen komunikatua

ETA-k berriro asaldatu du gizartearen bizikidetza udaldi eta atsedenaldi tokietan lehergailuak jarriz.

Bere atentatuekin alarma eta izua sortzen du milaka pertsonen artean, kasu honetan euskaldun askoren udaldi edo bizileku diren Noja eta Laredo kantabriar herrietan zeuden pertsonen artean.
 
Eusko Jaurlaritzak  gogorki gaitzetsi nahi ditu ETAren bortizkeria ekintza ekintzak eta elkartasuna adierazi nahi die eraginak jasandako pertsona guztiei eta baita Kantabriako herri osoari ere.

Indarkeria indarkeria baizik ez da, eta ez dugu inoiz ez eta inola ere onartuko ideiak mehatxu, estortsio, indarkeria edo bonben bitartez izua sortuz defenda daitezen.

Euskal gizarteak ez du onartuko ETAk herri honen etorkizuna erabaki dezan, pentsatzen duguna pentsatzen dugula edo ematen dugun bozka ematen dugula, Euskadin bizi eta lan egiten dugun pertsonei bakarrik dagokigulako nolakoak izan nahi dugun eta nola bizi nahi dugun demokratikoki erabakitzea.