Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun Saila

Osasun Inkesta 2002

 

2002ko EAEko Osasun Inkestaren lehen orria




Aurkezpena

Igo


2002ko Osasun Inkesta (ESCAV´02) Euskal Autonomia Erkidegoko laugarren osasun-inkesta da. 1986an egin zen lehenbizikoa eta 1992a geroztik lehentasuna dauka.

Osasun Inkestak egoera epidemiologikoaren, osasunaren joerek, bizitzeko ohituren eta osasun-zerbitzuen erabileraren inguruko informazioa jaso eta horrelako arazo nagusiak identifikatzen ditu. Gainera, osasun-arriskua duten taldeak antzematen ditu planifikazioan esku hartzeko estrategiak garapena eta diseinua ahalbidetzen ditu eta.

Urte hauetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Inkestak garrantzi handia izan du osasun informazioan. Izan ere, hortik hartutako informazioari esker erabaki ugari hartu dira euskaldunen osasuna hobetzeko.

Hasi gara 2007ko Osasun Inkestarako informazioa biltzen

Igo


Osasun Sailak hasi du datu bilketa Euskadiko bosgarren Osasun Inkestarako –EAEOI 2007–. Zozketa bidez, 5.200 familia hautatu dira. Hauek, behar bezala kreditaturiko pertsonek bisitatuko dituzte elkarrizketa bat egiteko, eta 2008ko otsailean argitaratuko dira lehendabiziko datuak.

Zure familia hautatua izan bada, eskertuko genizuke zeure partaidetza, ezinbestekoa baita osasunarekin erlazionaturiko hainbat alderdiren eboluzioa ezagutzeko, adibidez: zerbitzuen premia, gaur egungo sistema sanitarioarekiko gogobetetasun maila, bizi ohitura osasungarriak, erabilgarri dauzkagun praktika prebentiboen ezagutza eta erabilpena, etab. Zeure erantzunen erabateko anonimatua eta sekretua bermatzen dizugu, sekretu estatistikoari eta datu pertsonalen babesari buruzko legeek ezartzen dutena zehazki beteko dugula, alegia.

Inkestaren edizio berri honek honako aldaketa hauek aurkezten ditu aurrekoekin alderatuta:

  • Aldatu egin dira ezgaitasunari eta menpekotasun funtzionalari buruzko atalak.
  • Gehitu egin da jarduera fisikoari dagokion informazioa, bai ohiko jarduerari eta bai aisialdiko jarduerari dagokiena.
  • Gaur egun bereziki kezkatzen duten gai batzuk sartu dira, adibidez: elikapen ohiturak, tratu txar edo erasoko egoerak edota populazioa bizi deneko ingurunearen osasungarritasuna.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu zalantza gabe doako telefono zenbaki honetara: 900.50.48.37

Gainera web gune honetan bertan aurkituko duzu 2002 urtean egin zen aurreko inkestari buruzko informazioa.

Deskargatzeko dokumentuak

Igo


Inkesta osoa:
Inkesta kapituluka


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019179
Faxa: 945 019301 e-mail: sanidad@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2007/12/18