Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun Saila

Ingurugiro Osasuna: Kontsumo urak

 

Euskadiko uren kontrol eta zainketa sarea - KZUak baimentzeko prozedura

Uraren irudia.Kontrol eta Zainketako Unitate gisa onartuak izan daitezke kontsumo publikoko uraren hornitzaileak, baldin horretarako behar diren baliabideak badauzkate, edo aipatu Unitateek hornituriko uren kalitatearen zainketa eta kontrol zerbitzua egiteko kontratatzen dituzten enpresak.

Baimenak horniketa gunea kokatua dagoen Lurralde Historikoko dagokion Osasun Eskualdeko Zuzendaritzak emango ditu, aldez aurretik Kontrol eta Zainketa Unitateko arduradunak eskabidea egin beharko duelarik, honako dokumentazio hau aurkeztuz:

  • Horniketa sistemaren identifikazioa.
  • Dagokion kasuan, horniketa sistemaren titularrak onarturiko akordioa zeinaren arabera eskatzaileari esleitzen zaizkion zainketa eta kontrol funtzioak.
  • Hornikuntza sistemaren kontrol eta zainketa gauzatzeko dauzkan baliabideen, bereen zein hitzartuen, deskripzioa. Laborategiei dagokienez, konkurrentziaren kanpoko ebaluazio planen emaitza gogobetegarriak barne hartu behar dira, erabili diren metodo analitikoei buruz.
  • KZU izateko eskabidea egiten duten Horniketa Guneen urteroko gestio eta kontrolaren programa. Urteko gestio eta kontrolaren plana Osasun Sailak ematen dituen jarraibideen arabera idatziko da [Dokumentu teknikoak].
  • Lehenbiziko baimenak, bai eta ondorengo berrikuntzek ere, 8 urteko iraunaldia izango dute, funtzionamenduan funtsezko aldaketaren bat eragiten duen aldaketarik gertatzen ez bada behintzat.


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2007/11/23