Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun Saila

Ingurugiro Osasuna: Kontsumo urak

 

Euskadiko uren kontrol eta zainketa sarea

Uraren irudia.Euskadiko  kontsumo uren kontrol eta zainketa sarea eta bere informazio sistema 178/2002 Dekretuaren bidez arautuak daude. Honako hauek osatzen dute: Kontrol eta Zainketa Unitateek (KZU), laborategiek, udalek eta Osasun Sailaren menpeko osasun publikoko zentroek. Berauek arduratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko   kontsumoko uraren kalitatea zaintzeaz eta   horniketa sareak kontrolatzeaz. Aipatu eginkizunen zati handi bat KZUei dagokie.

KZUtzat har daitezke ur hornitzaileak edo hauek zerbitzua eskaintzeko hitzartzen dituzten eta horretarako beharrezko baliabideak badauzkaten  enpresak. KZU gisa jarduteko baimenak ematea Lurraldeko Osasun Zuzendaritzei dagokie. Euskadiko horniketa zerbitzu guztiek eduki behar dute KZU bat.
Kontrol eta zainketa sarearen helburuen artean, hornikuntzen kontrok sanitarioaren eraginkortasuna bermatzeaz gainera, uraren kalitateari buruzko informazioa zabaltzea dago.

EAEko Kontsumoko Uren Kontrol eta Zainketa Sarearen informazio fluxuen irudia
EAEko Kontsumoko Uren Kontrol eta Zainketa Sarearen informazio fluxuak

EKUIS da Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Uren Informazio Sistema; Osasun Sailak sortu zuen eta bertan jasotzen da uraren jatorriarekin, hornikuntzen egiturekin,   tratamenduekin eta analisien emaitzekin loturiko informazio garrantzitsu guztia. Informazio sistema deszentralizatu eta gardena da. Sareko kideak  dira bakoitzari dagokion informazioaren erantzuleak. Ez dago langarik informaziorako sarbidean, beraz, herritar guztien eskura dago, Europar Parlamentuak eta Kontseiluak 2003/4/EE Arauan xedatzen dutenaren arabera, alegia, ingurumenari buruzko informazio guztia herritarren eskumenera egon behar duela.

Material lagungarria


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2007/11/23