Sailaren ordezkapena izatea, erakundeen arteko harremanetan eta sailen arteko koordinazio-organoetan, beste organismoei, euren eskumen-esparruagatik, emango zaizkien organoen arteko harreman espezifikoen kaltetan joan barik, eta sailburuak erakunde-mailan ordezkatzeko duen goi-eginkizuna kontuan hartuta.
Sailburuordetzari esleitutako arloetan, berari atxikitako zuzendaritzen eta lurralde zuzendaritzen jarduketa-planak ezartzea, euren kudeaketa gainbegiratzea eta behar diren zerbitzuko instrukzio eta aginduak ematea.
Xedapen-proiektuen proposamena egitea, ezarritako ekintza-politikarekin bat etorrita.
Osasun-politikak garatzea, sistema sanitarioaren plangintza estrategikoa ezarriz, eta Euskadiko Osasun Planarekin zerikusia duten jarduketak, antolamendu tekniko eta profesionala eta sistema sanitarioaren ebaluazioa koordinatuz.
Lankidetza eta kooperazioko hitzarmenak izenpetzea erakunde, korporazio eta organismoekin.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko Erakunde Nagusiarekin programa-kontratua izenpetzea.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko Zerbitzu Sanitarioko Erakundeekin programa-kontratuak izenpetzea, beren jarduketa-esparrua Autonomia Erkidegoan kokatzen bada.
Zerbitzu sanitarioen kontratazioa gauzatzea, kontratatutako prestazioak modu orokorrean osasun-barruti baterako baino gehiagorako direnean.
Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan.
Oso larritzat jotako arau-hauste sanitarioengatiko zigor-espedienteak ebaztea eta, kasu denean, sailburuari proposamen pertinentea igortzea, espedienteak ebazteko eskumena Gobernuko Kontseiluak duenetan. Era berean, zigortzeko ahalmena erabiliko du legeria sanitarioan aurreikusitako arau-hausteak gertatzen direnean, ahalmen hori beste organo batek ez badu.
Larrialdi-espedienteak onartzea, hala jasotzen baita apirilaren 8ko 77/1997 Dekretuaren 10.2 artikuluan. Dekretu horretan Osasun Sailak zerbitzu sanitarioak ituntzeko oinarriak ezartzen dira.
Bestelako eginkizunak: indarrean dagoen ordenamenduak emango dizkionak, Jaurlaritzako sailburuorde guztientzat komunak direnak, izaera orokor gisa datozelako, eta sailburuak espresuki haren esku utziko dituenak.
Behar den laguntza teknikoa ematea, Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Eskolak egindako jarduerari buruz Osasun Sailari dagokion tutoregoa betetzeko.