Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun Saila

Osasun Publikoko Zuzendaritza

 

Titularra: Margarita Viciola Garcia
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019201 Ext. 19201
Faxa945019192


Egitekoak

  • Osasun publikoa babesteko eta sustatzeko politikak garatu eta betetzea .
  • Gaixotasunen zainketa, analisi epidemiologikoa eta prebentzioa gauzatzea.
  • Agintaritza sanitarioa den aldetik, indarrean dagoen legerian aurreikusitako ahalmen administratiboak erabiltzea kontrol sanitariorako, arriskuen ebaluaziorako eta parte-hartze publikorako ondoko kasuetan: elikagaien higiene eta segurtasunean, uren kontsumo publikoan, ingurunearen osasun-egoeran eta osasun publikoarekin erlazionatutako gainerako jarduketetan.
  • Baimen administratibo-sanitarioak ebaztea, zuzendaritzaren jardun-arloetako gaietan, lurralde zuzendaritzei dagozkien eskumenei kalterik egin gabe.
  • Jarduketa sanitarioak koordinatzea, elikagai-alertako egoerak edo antzerakoak gertatzen direnean.
  • Osasun Sailaren lankidetza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriekin proposatzea, eskumena duten arloetan, laguntza tekniko-materiala koordinatzea eta baterako estrategiak diseinatzea.
  • Osasun publikoko laborategietako sarea koordinatu, programatu eta zuzentzea.
  • Osasun publikoari buruzko zigor-espedienteak ebaztea, arau-hausteak arinak eta larriak direnean.
  • Establezimenduak ixteko edo etenarazteko zigorrik ez duten neurri ablatorioak hartzea, zuzendaritzako arloetan.