Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun Saila

Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza

 

Titularra: Begoña Otalora Ariño
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019179 Ext. 19179
Faxa945019301


Egitekoak

  • Sailari dagokion kudeaketa ekonomiko eta aurrekontuzko jarduera egitea.
  • Sailari atxikitako pertsonala administratu eta kudeatzea, horretarako Euskal Funtzio Publikoaren Legeak, bere 10. artikuluan, zehazten dituen eskumenak erabiliz.
  • Sailak egindako pertsonal-aurreikusmenak ebaluatzea eta saileko plantillak eta lanpostuen zerrenda egiteko proposamenak betetzea.
  • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP) izenekoaren elkarlanean, pertsonalaren prestakuntzako eta hobekuntzako planak eta programak bultzatzea.
  • Organo eskudunek pertsonalari buruz lortutako akordioen eta hartutako ebazpenen berri behar den moduan ematea saileko zerbitzuei, eta akordio eta ebazpen horiek betetzen diren ala ez zaintzea.
  • Proposamenak prestatzea saileko zerbitzuen barne-antolamenduari, arrazionaltasunari eta informatizazioari buruz eta bertako lan sistemei eta metodoei buruz, saileko gainerako organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunekin koordinatuta.
  • Sistema informatikoei buruz Osasun Sailari dagokion kudeaketa administratiboa zuzendu eta koordinatzea, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearekin egin behar diren hitzarmenak sartuta.
  • Lanpostuen banapen fisiko eta hornidurarekin eta erreforma-lanekin erlazionatutako saileko unitateen jarduerak zuzentzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari gai horretan esleitutako eskumenen kaltetan joan barik. Saileko bulegoen barne-erregimena eta baita ere sailari atxikitako ondarearen eta ondare horren horniduraren administrazio eta kontserbazioa atenditzea eta zaintzea.
  • Erregistro Nagusia, Artxiboa, Liburutegia eta saileko gainerako dokumentazio-zentroak antolatu eta zuzentzea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunei dagozkien eskumenen kaltetan joan gabe.
  • Euskal Herriko Ogasun Nagusiari, Antolamenduari edo Informatikari dagozkien gaiekin erlazionatutako eskumenak kudeatzea, baldin eta komunak badira, sail guztietarako direlako.
  • Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeari aurkeztu behar zaizkion gaien igorpena izapidetzea.
  • Administrazioaren erreforma eta eraberritzeko arloan organo eskudunak emandako iniziatibak eta jarraibideak garatzeko eta gauzatzeko behar den euskarria bermatzea, sailaren jardute-eremuaren barruan.
  • Saileko kontratazio-organo ohikoa izatea, saileko beste organoei gai horretan espezifikoki ematen zaizkien ahalmenen kaltetan joan barik.
  • Saileko gastuei baimena ematea, indarrean dagoen legediak ezarritakoaren arabera, 18.000 eurora heldu arte. Kantitate horretatik aurrera, gastuaren aurre-onarpena Osasun sailburuak eman behar du.
    Kontratazio-arloko idatz-zati hau ez da aplikatuko, saileko beste organo batzuek eskumena dutenean.
  • Osasun Saileko Lan segurtasun eta osasuneko Unitatea sortu, zuzendu eta koordinatzea, 78/2000 Dekretuak araututakoaren arabera.
  • Aurreko idatz-zatietan aipatutakoekin zerikusia dutela, emango zaizkion beste eginkizun guztiak.