Jarduketa administratiboak garatzea ondokoekin erlazionatutakoak: atentzio farmazeutikoko establezimendu eta zerbitzuen antolamenduarekin, albaitaritza-medikamentuak banandu eta dispentsatzeko establezimendu eta zerbitzuen antolamenduarekin, pentsu medikamentosoen fabrikazio eta banapenaren antolamenduarekin, eta albaitaritza-erabilerako autotxertoen elaborazioaren antolamenduarekin.
Medikamentuen legeria gauzatzearekin zerikusia duten jarduketa administratiboak garatzea.
Medikamentuen eta produktu sanitarioen erabilera arrazionala sustatzea.
Medikamentuei buruz Informatzeko Euskal Zentroa (MIEZ) eta farmakozainketarekin zerikusia duten jarduketak zuzendu eta koordinatzea.
Preskripzio farmazeutikoaren eraginkortasuna eta kalitatea sustatu eta bultzatzea hornitzaile sanitarioekin koordinaturik eta, batez ere, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoarekin.
Prestazio ortoprotesikoen katalogoa eta prezioak proposatzea eta, kasu denean, prestazio horiei dagozkien bide judizialera jo aurreko erreklamazioak ebaztea.
Ortopediako sektorearekiko lankidetza proposatu eta garatzea, prestazio ortoprotesikoaren burutzapena bermatzeko.
Farmazia-bulegoekiko kontzertazioa proposatu eta garatzea, prestazio farmazeutikoen eta atentzio sanitarioaren gaietan.
Antolamendu Farmazeutikoari buruzko zigor-prozedurak ebaztea, arau-hausteak arinak eta larriak direnean.
Osasun sailburuari zera proposatzea, establezimenduak ixteko edo etenarazteko zigorrik ez duten neurri ablatorioak har ditzala, Antolamendu Farmazeutikoko arloetan, 11/1994 Legearen 44 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorrita.