Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun Saila

Gipuzkoako Lurralde-Zuzendaritza

 

Titularra: Manu Errezola Saizar
SANCHO EL SABIO, 35
20010 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN (GIPUZKOA)
Tlf.: 943023000
Faxa943023093


Egitekoak

  • Osasun publikoa dela eta, sailak prestatzen dituen programak eta ekintzak gauzatzea. Hori aurrera eramateko, osasun-barruti bakoitzean indarrean dagoen lurralde antolamenduaren egitura hartuko da kontuan, eta beharrezkoak diren ekintzak egingo dira ikuskaritzari eta osasun-kontrolari dagokienez.
  • Jarduteko baimen administratibo-sanitarioak ebaztea, Elikagaien Sanitate Erregistro Orokorrean inskribatu beharrik gabeko jardun, industri eta establezimenduen kasuetan.
  • Osasun publikoko gaietan, zentro sanitarioetan, antolamendu farmazeutiko eta publizitate sanitarioan gertatutako arau-hausteengatiko zigor-prozedurei hasiera ematea, prebentzioko edo kautelako neurriak hartuz, establezimenduak ixteko edo eteteko neurriak barne; eta zigor-prozedura guztiak izapidetu eta izapidetzea, administrazio-unitate berezi legez.
  • Herritar ororentzat ziurtatzen diren osasun-prestazioen estaldurari eusteko egin behar diren egitekoak gauzatzea, hala nola:

- Indarrean dagoen osasun-sistema publikoko altak eta baxak izapidetzea eta ebaztea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aseguramenduko erregistro nagusia eratzeko beharrezkoa den kudeaketa egitea.

- Erabiltzaileek euren osasun-barrutian dituzten zerbitzu sanitarioen estalduraz, erabileraz eta sarbideaz behar diren azterlanak egitea; jendearen satisfazio-mailari buruzko informazioa baita zerbitzu sanitario publikoetan nahiz itunduetan jaso diren kexak eta erreklamazioak eskatu eta biltzea.

– Asistentzia sanitarioagatik izandako diru-itzulerei buruzko espedienteak izapidetzea, eta 19.000 eurora arte eskatzen duten espedienteak ebaztea. Izapidetu eta ebatzi ere egingo dira prestazio ortoprotesikoari dagozkion espedienteak.

– Aldez aurreko homologazioa egitea eta, kontrataziorako berebiziko organoa denez, osasun-zerbitzuak eskaintzeko itunak izapidetzea, izenpetzea, gorabeherak ebaztea, jarraipena egitea eta ebaluatzea zentro sanitario eta ospitale pribatuekin, bai eta bestelako erakunde eta antolakundeekin ere. Hori guztia kontratatutako prestazioak euren osasun-barrutira doazenean, sailean ezartzen diren jarraibide eta irizpideen arabera.

– Programa-kontratuen itunak izapidetzea, izenpetzea, gorabeherak ebaztea, jarraipena egitea eta ebaluatzea Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko zerbitzu sanitarioen antolakundeekin. Horretarako, sailean ezartzen diren norabide eta irizpideei jarraituko zaie.

– Zerbitzu sanitarioen kontratazio-espedienteak izapidetu, jarraitu eta ebaluatzea, beren ebazpena Osasun Sailburuordetzari dagokionean eta organo horrek emango dituen instrukzioekin bat etorrita.