Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Nor garen?
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun Saila

Osasun Sailburuordetza

 

Titularra: Rafael Cerdan Arandia
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019199 Ext. 19199


Egitekoak

  • Sailaren ordezkapena izatea, erakundeen arteko harremanetan eta sailen arteko koordinazio-organoetan, beste organismoei, euren eskumen-esparruagatik, emango zaizkien organoen arteko harreman espezifikoen kaltetan joan barik, eta sailburuak erakunde-mailan ordezkatzeko duen goi-eginkizuna kontuan hartuta.
  • Sailburuordetzari esleitutako arloetan, berari atxikitako zuzendaritzen eta lurralde zuzendaritzen jarduketa-planak ezartzea, euren kudeaketa gainbegiratzea eta behar diren zerbitzuko instrukzio eta aginduak ematea.
  • Xedapen-proiektuen proposamena egitea, ezarritako ekintza-politikarekin bat etorrita.
  • Osasun-politikak garatzea, sistema sanitarioaren plangintza estrategikoa ezarriz, eta Euskadiko Osasun Planarekin zerikusia duten jarduketak, antolamendu tekniko eta profesionala eta sistema sanitarioaren ebaluazioa koordinatuz.
  • Lankidetza eta kooperazioko hitzarmenak izenpetzea erakunde, korporazio eta organismoekin.
  • Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko Erakunde Nagusiarekin programa-kontratua izenpetzea.
  • Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko Zerbitzu Sanitarioko Erakundeekin programa-kontratuak izenpetzea, beren jarduketa-esparrua Autonomia Erkidegoan kokatzen bada.
  • Zerbitzu sanitarioen kontratazioa gauzatzea, kontratatutako prestazioak modu orokorrean osasun-barruti baterako baino gehiagorako direnean.
  • Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan.
  • Oso larritzat jotako arau-hauste sanitarioengatiko zigor-espedienteak ebaztea eta, kasu denean, sailburuari proposamen pertinentea igortzea, espedienteak ebazteko eskumena Gobernuko Kontseiluak duenetan. Era berean, zigortzeko ahalmena erabiliko du legeria sanitarioan aurreikusitako arau-hausteak gertatzen direnean, ahalmen hori beste organo batek ez badu.
  • Larrialdi-espedienteak onartzea, hala jasotzen baita apirilaren 8ko 77/1997 Dekretuaren 10.2 artikuluan. Dekretu horretan Osasun Sailak zerbitzu sanitarioak ituntzeko oinarriak ezartzen dira.
  • Bestelako eginkizunak: indarrean dagoen ordenamenduak emango dizkionak, Jaurlaritzako sailburuorde guztientzat komunak direnak, izaera orokor gisa datozelako, eta sailburuak espresuki haren esku utziko dituenak.
  • Behar den laguntza teknikoa ematea, Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Eskolak egindako jarduerari buruz Osasun Sailari dagokion tutoregoa betetzeko.