Sailaren ordezkapena izatea, erakundeen arteko harremanetan eta sailen arteko koordinazio-organoetan, beste organismoei, euren eskumen-esparruagatik, emango zaizkien organoen arteko harreman espezifikoen kaltetan joan barik, eta sailburuak erakunde-mailan ordezkatzeko duen goi-eginkizuna kontuan hartuta.
Sailburuordetzari atxikitako zuzendaritzen jarduketa-planak ezartzea, euren kudeaketa gainbegiratzea eta behar diren zerbitzuko instrukzio eta aginduak ematea.
Xedapen-proiektuen proposamena egitea, ezarritako ekintza-politikarekin bat etorrita.
Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan.
Bestelako eginkizunak: indarrean dagoen ordenamenduak emango dizkionak, Jaurlaritzako sailburuorde guztientzat komunak direnak, izaera orokor gisa datozelako, eta sailburuak berariaz haren esku utziko dituenak.