Jaurlaritzako Kontseiluaren gain jarri behar diren gaiak koordinatu, informatu eta izapidetzea, bai eta argitaratu behar diren xedapen eta administrazio-egintzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan sartzea.
Osasun Sailari eta bere menpe edo atxikita dauden erakundeei ukitzen dituzten gaietan, lege-aurreproiektuen eta xedapen orokorren elaborazioa eta izapidea zuzendu, bultzatu eta koordinatzea.
Sailaren eta Arartekoaren arteko harremanak koordinatu eta bideratzea, Lehendakariordetzako organo eskudunaren bitartez.
Sailean eragina duten gaietan koordinazio juridikoa eta legeriaren garapena bultzatzea; hartara, egokitzat jotako legeriari, jurisprudentziari eta doktrinari buruzko azterlanak sustatuko dira.
Administrazioko izapideak eskatzen dituen zuzenbidezko txostenak ematea eta, aholkuak eta irizpenak emanez, zera egiten laguntzea, saileko organoek eta, kasu denean, sailari atxikita edo bere menpean dauden erakundeek gauzatzen dituzten egintzen prozedura-egokitzapena eta oinarritze juridikoa egiten laguntzea.
Ebazpen-proposamenak izapidetu, informatu eta aurkeztea, saileko organoen ebazpenen aurka formulatuko diren errekurtsoei dagokienez.
Ebazpen-proposamenak informatzea, kasu denean, bide judizialera jo aurreko erreklamazioei dagokienez, Farmaziako Zuzendaritzak eta Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritzak ebatzi behar dituzten gaietan.
Sailean eta atxikita edo menpean dauzkan erakundeetan eragina duten prozedura judizialen jarraipena egitea eta, behar diren habilitazioen bidez, lankidetzan aritzea haien ordezkaritzan eta auzibidezko nahiz auzibidetik kanpoko defentsan.
Sailaren jardueragatik gertatzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak ireki eta izapidetzea.
Eusko Jaurlaritzaren Aholku Batzorde Juridikoaren kontsultak formalizatzea, apirilaren 13ko 187/1999 Dekretuan ezarritako kasuetan.
Artikulu honetan ematen diren eginkizunak behar den moduan bete ahal izateko, Araubide Juridikoko Zuzendaritzak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu juridikoak funtzionalki koordinatuko ditu.