Osasun Saileko eskumen-arloan, zerbitzu sanitarioen kontratazio publikoa zuzendu, bultzatu, koordinatu eta ebaluatzea; horretarako, estrategiak taxutuko ditu, analisiak eta kudeaketa tresnak egin eta finkatu, eta kontzertazioa egiteko behar diren baldintza ekonomiko oinarrizkoak eta komunak proposatu.
Autonomia Erkidegoko sanitate-aseguramendu publikoko erregistro nagusia eramatea, gaur eguneko 'Osasun Txartel Indibidualaren erabiltzaileak' fitxategiaren bidez zein ordezkatuko duenaren bidez; Osasun Txartel Indibidualak (OTIk) eskatuko dituen arau teknikoak proposatzea; eta bide judizialera jo aurreko erreklamazioak ebaztea, indarrean dagoen sanitate-aseguramendu publikoko erregimeneko altei eta bajei buruz.
Interpretazio eta aplikazio homogeneoko irizpideak jartzea, asistentzia sanitarioagatiko diru-itzuleraren gaietan; zuzendaritzari dagokio gai horretan formulatuko diren bide judizialera jo aurreko erreklamazio guztiak ebaztea, batez ere, 19.000 eurotik gorako eskabideak.
Osasun-zerbitzuak eta horien prezio-politikak ituntzeko jarraibide estrategikoak eta irizpide orokorrak proposatzea.
Orobat, irizpide orokor bereiziak proposatuko ditu programa-kontratuen bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko zerbitzu sanitarioen antolakundeei helburuak eta aurrekontuetako baliabideak ezartzeko. Eta erosketa-plan orokorrak ezarriko ditu, hala behar duten prestazioetarako.
Herritarrek prestazio sanitarioez baliatzea bermatzen duten mekanismoak jartzea.