Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun eta Kontsumo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio orokorra

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun eta Kontsumo Saila

Herritarren eskubideak

 

Herritar ororen oinarrizko eskubide sozialak dira osasunaren babesa eta horretarako behar dituen atentzio eta prestazio egokiak.

Orrialde honetan eskaintzen dizugu erabiltzaileen eskubide eta betebeharren zerrenda, zerbitzuak eta instalazioak era egokian erabili ahal izan ditzazun.

Informazio erabilgarri gehiago Administrazioaren atari honetan www.euskadi.net

Herritarren eskubide eta betebeharrak

Igo


8/1997 Legea, ekainaren 6koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.

Herritarren eskubideak eta betebeharrak

10. artikulua.- Izaera instrumental eta osagarriko eskubideak eta betebeharrak:

  • Euskadiko sistema sanitarioak bermatu egingo du osasunaren babeserako eskubidearen erregulazio legaletik erator daitezkeen izaera instrumental eta osagarriko eskubide eta betebehar guztien garapena eta aplikazioa, eta horretarako sustatuko ditu, besteak beste, pertsonen nortasun, giza duintasun eta intimitatearen errespeturik erabatekoena hauek zerbitzu sanitarioekin dituzten erlazioetan, bai eta prozesu diagnostiko edo terapeutiko guztiak idatziz jasota uzteko obligazioaren betearazpena ere, eta orobat, dagokion baimena lortzeko obligazioa, informazioa eman aurreko beharrezko baldintza gisa.
  • Herritarrek estaldura publikoko zerbitzuetara daukaten sarbide prozedurak bermatuko du benetako berdintasunaren printzipioa eta behar diren antolamendu baldintzak bideratuko ditu herritarrek gero eta gaitasun handiago eduki dezaten zerbitzu eta profesional sanitarioak hautatu ahal izateko eta informazio zehatzagoa edukitzeko beren eskubide eta betebeharrei buruz.

Ezargarriak izango dira honako lege hauetan jasoak dauden xedapen guztiak: LOsasuneko Lege Orokorra; Oinarrizko Lege Erregulatzailea, Pazientearen Autonomiari eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren Arloko Eskubide eta Betebeharrei Dagokiena; eta Osasun Sistema Nazionalaren Kohesio eta Kalitatearen Legea.

1. Atala: Eskubide Orokorrak

Igo


Osasun Lege Orokorreko 10. atalean agindutakoarekin bat eginik, Osakidetzako edo berarekin itundutako zerbitzuetako gaixo eta erabiltzaileek*, ondorengo eskubide hauek dituzte:

  • Errespetorik haundienaz, egokitasun eta gogo onez, bakarkako eta pertsonalizatutako eran onartuak izatekoa.
  • Bere babesa eskaintzen dioneko biztanlegoaren osasun beharrei egokitutako zerbitzu sare egoki bat edukitzekoa, erosotasunez, eginkortasunez eta osasun baliabide publikoak eraginkorki erabiliz eta sorospen kalitatearen bermea duten mekanismo profesionalen bidez. Bere osasun egoerari buruz behar izan dezan informazioa hartzekoa, halaber, jasan beharko duen edozein interbentzio edo terapeutikak bere osasunean eduki ditzaken ondorioei buruz ere. Halaber, berak horrela nahi badu, diagnosiarako edo terapeutikarako edozein neurri eskatzearen zergatia jakinerazi egin behar zaio edo osagarrizko aproba eskabideaz edo horiek itxoiterakoan gehiegizko itxoinaldiei buruz ere.
  • Osasun sistemak bere osasunari buruz sor dezan informazioa, Historia Klinikoaren erabilpena araupetzen duen azaroaren 25eko 272/86 Dekretoan adierazitako bermeez, bere historia Klinikoan sartua izatekoa.
  • Bere Historia Klinikoaren konfidentzialtasuna ziurtatzekoa eta, historia hori, bere onespen espresua dagoenean salbu, osasun ikerketa anonimorako eta zerbitzuen kalitatearen ebaluaketarako ez den beste helbururako erabilia ez dela izango.
  • Horretarako ezar dadin araugintzaren esanera, tratamenduetan, kirurgi iharduketetan edo bere osasun edo bizitzaren arriskua sor dezaten terapeutika prozeduretan sartu aurretik, zalantza dagoenean, Osakidetzako beste mediku baten bigarren eritzi bat eskatzekoa.
  • Osasunketa ikerketaren sujetoa izateari uko egitekoa eta bere lehenengo helburua, terapeutika edo diagnosirako ez, baizik eta, hezkuntza edo informaziorako duen edozein sorosketa edo arakaketa arbuitzekoa.
  • Horren antzeko diagnosi, tratamendu edo prozedurari uko egitekoa, ekintza horrek, osasun edo segurtasun publikoan eraginik ez duenean.
  • Frogatu gabeko eginkortasuna duten diagnosi edo terapeutika prozedurapean ez jartzekoa. Hori erabiltzeari, tratamendu horien arrisku eta abantailez behar bezala adierazi ondoren bakarrik emango diote baimena gaixoek eta gero kentzea ere eta, beren onespena, klinika saioei buruzko araugintzarekin bat etorriz, idatziz adierazi behar dutela.
  • Adimen osasuneko arazoak dituzten gaixoen kasuan, Osasunketa Agintariek bakarkako eta giza eskubideak babestekoa.
  • Itxoite zerrendek, egon baldin badaude, Mediku presatasunaren eta itxoite aldiaren lehentsunak, ekitate erizpideak bakarrik adieraz ditzatela. Eta, dagoen atzeraketaz eta bere zergatiez informatua izatekoa.
  • Une guztian, bere diagnostikoaren eta ospitale tratamenduaren arduradun medikua zein den jakitekoa.
  • Gaixoaz arduratzen den osasunketa langilegoaren estatus profesionala, uniformearen edo beste zeinuen bidez bereizi eta ezagutu ahal izatea.
  • Urriaren 4eko 252/1988 Dekretuan ezarritako eremuan eta baldintzez, etxerako bere medikua (Mediku Orokorra eta Pediatra) aukeratzekoa.
  • Etxeko medikuaren esanera, Euskal Autonomi Elkartean egiteko dagoen horren araugintzak erabaki ditzan moduetan, ospitala eta espezializatutako Zerbitzu bat aukeratzekoa.
  • Errezetatu zaizkion sendagaiak erabiltzeko argibide zehatz eta idatziak hartzekoa.
  • Osakidetzaren Bakarkako Osasun txartela edukitzekoa, izaera pertsonala eta inorengatu ezina duena, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan balioa duena, otsailaren 16ko 26/1988 Dekretua atxikigarri zaioneko herrian osasunketa sorosketarako eskubide egiaztatzen duena.
  • Osasunketa zerbitzuen iharduketari buruzko arrenkurak, murtziloak edo iradokizunak aurkeztekoa eta, indarrean dirauten xedapenen arauera, Osasunketa Administrazioaren horiei buruzko erantzunak hartzekoa.
  • A formular quejas, reclamaciones o sugerencias sobre el funcionamiento de los servicios sanitarios y a recibir respuesta de la Administración Sanitaria sobre las mismas en los términos establecidos por las disposiciones vigentes.
  • Ospitaleko mediku altaren informea jasotzekoa.
  • Osasunketa zentroan erabilitako osasun baliabideek sortutako gastuak ezagutzekoa, zuzeneko harpidedun ez izatea kontutan hartu gabe.
  • Osasunketa Agintariekin bat eginik, borendatezko iharduketan eta Osakidetzari laguntzen elkarlana egitekoa.

2. Atala. Umearen eskubide espezifikoak

Igo


Emakumeek, Osakidetzako osasunketa zerbitzuak edo horrek itundutako zerbitzuak erabil ditzatenean, eskubide orokor guztiez gain, beste hauetarako eskubidea izango dute:

  • Ospitalean dauden aldi guztian, ahalik eta denborarik gehien, gurasoekin edo horiek ordezka ditzan pertsonarekin egotekoa, ez ordea begirale pasibo gisa baizik eta ospitaleko elementu aktibo gisa.
  • Ahal bada egunezko ospitaleraketa.
  • Ematen zaion mediku tratamenduari eta tratamendu horrek eskaintzen dituen itxaropen positiboei buruz, bere adinari eta ezaguera garapenari egokitutako informazioa hartzekoa.
  • Bakarkako harrera eta jarraipena izatekoa, horretarako, ahal den neurrian, erizain eta laguntzaile berak izendatuz, bai harrera horretarako zein beharrezko sorosketetarako ere.
  • Tentsiozko unetan, gurasoekin edo horiek ordezkatzen dituen pertsonarekin kontaktatzekoa, horretarako, neurri egokiak eskainiz.
  • Beste umeekin batera ospitaleratua izatekoa, ahal den guztian, nagusiekin batera ospitaleratu gabe.
  • Segurtasunerako arau ofizialekin bat eginik, altzaridun gelak edukitzekoa eta sorosketa gaietan, beharrei erantzuteko moduan.
  • Ospitaleko bere egonaldian zehar, bere eskola heziketari jarraitzekoa eta eskola agintariek bere esku jar ditzaten irakasleen erakusketen eta material didaktikoaren onuraz baliatzekoa, bereziki, luzarorako ospitaleratzea den kasuan, iharduketa horrek bere ongizateari eta/edo ematen zaizkion tratamenduei oztoporik ez sortzeko baldintzapean.
  • Ospitaleko bere egonaldian zehar, bere adinari egokitutako jostailuak edukitzekoa, liburuak eta ikusentzunezko baliabideak.
  • Behar dituen sorosketak hartzeko ziurtasunarena, gurasoek edo horiek ordezkatzen dituen pertsonak, erlijio arrazoiak, kultura atzerapena eta aurreritziak direla bide, sorosketa horiek ukatu edo larritasun horri aurka egiteko behar diren pausuak emateko moduan ez daudenean, justiziak parte hartzea beharrezko den kasuan ere.
  • Agiri pertsonal gisa, aurraren Osasun txartela edukitzekoa, bertan txertaketak eta bere osasunerako gainerako garrantzizko xehetasunak adierazten direla.

3. Atala. Emakunearen eskubide espezifikoak

Igo


Emakumeek, Osakidetzako osasunketa zerbitzuak edo horrek itundutako zerbitzuak erabil ditzatenean, eskubide orokor guztiez gain, beste hauetarako eskubidea izango dute:

  • Antisorketarako metodo bat aukeratzeko beharrezko informazio eta aholkularitza lortzekoa.
  • Legez ezarritako baldintza eta betebeharrez, haurdunaldiaren borondatezko etenketa egiteko informazio eta aholkularitza lortzekoa eta, hori, prozesu guztian, azkartasunik eta konfidentzialtasunik haundiena bermatuz.
  • Bere erditze unean, protagonista gisa, bere parte hartze aktiboa erreztu dakionekoa.
  • Bere konfidantzazkoa izan dadin pertsona batek lagun diezaioneko eskubidea, bai erdiketa aurreko aldian, bai erdiketa aldian eta bai erditu ondorengo berehalako aldian ere.
  • Bai haurra eta bai haren aita ere, ahal den lasterren, bere inguruan izateko eskubidea, erditu ondoren eta ospitalean egon dadin egunetan.
  • Mediku ikuspuntutik behar beharrezkoak izan ez eta bere osasunerako edo haurraren osasunerako arriskurik gabe albora daitezkeen interbentzioei buruzko informazioa eta horiei buruzko erabakiak hartzeko eskubidea, adibidez, erdiketa arintzea edo etxeragotzea xedetzat duten interbentzioak, anelgesia ematea, enema, rasuraketa, episiotomia, e.a.
  • Haurdun izanaren Kartila, agiri pertsonal gisa, izateko eskubidea, haurdun aldian egin zitzaizkion aldian aldiko arakaketak jasoko direla bertan.

4. Atala. Gaixoek bete beharrekoa

Igo


Osakidetzako osasun zerbitzuez edo Osakidetzak kontratatutako zerbitzuez* balia daitezen gaisoek, Erabiltzaileek eta Familiakideek, honako eginbehar hauek bete beharko dituzte Osasun Lege Orokorreko 11. atalak ezartzen duenaren arabera:

  • Osasun erakundeetarako ezarrita dauden arauak eta instrukzioak betetzea.
  • Osasun Erakundeetako langileak, gainontzeko gaisoak eta hauen laguntzaileak begirune handiz tratatzea.
  • Osasun instituzioetako instalazioak zaintzea eta bertan egoteko erosotasunei eusten laguntzea.
  • Borondatezko alta agiria izenpetzea, tratamendu metodoak ez onartzea gerta dadinean.
  • Zentruen ihardueran ikus ditzakeen akatsen, Osasun Erakundeetako arduradunei, berri ematea.
  • Osasun Txartel Indibiduala eramatea beti, osasun zerbitzuak eska daitezenean.
  • Halako beharrei erantzuteko sortu ziren larrialdi zerbitzuak, horietarako bakarrik erabiltzea, ohizko zerbitzuen sarera gehienbat joz.

*Zerbitzu hitzartuak une honetan Osasun Sailarekin daude hitzarturik.


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019179
Faxa: 945 019301 e-mail: web-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2008/04/02