|
Laguntzak eta Bekak - Erakundeen Funtzionamendua eta Bilerak Antolatzeko Laguntzak
Honako hauei laguntzak emateko deialdia: elkarte zientifiko-sanitarioei, profesional elkargoei, irakaskuntza batzordeei eta ikerkuntzaren babeseko unitateei, beren funtzionamendurako eta pertsonalaren prestakuntzarako jarduerak antolatzeko.
Helburua
Diru-laguntzak iragartzen dira jarduera hauetatik eratorritako gastuak finantzatzeko:
- Bileren antolaketa
- Ikastaroen antolaketa
- Entitate zientifiko sanitarioen eraketa eta funtzionamendua
- Argitalpen periodikoak
Laguntzaren hartzaileak
Irabazi asmorik gabeko elkarteak, Profesional Elkargoak, Irakaskuntza Batzordeak eta ikerkuntzaren Babeseko Unitateak.
Araudi erregulatzailea
AGINDUA,2008ko urtarrilaren 15ekoa, Osasun Sailburuarena (2008ko otsailak 8ko E.H.A.A.koa) (pdf, 185 Kb).
Agiriak aurkezteko lekua
Eskabidea Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Plangintza eta Antolamendu Sanitarioko Zuzendariari bidaliko zaio (Donostia-San Sebatián /K, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz). Eskabidea on-line ere egin daiteke hurrengo esteken bitartez:
Eskabidea aurkezteko epea
Hilabete bat deialdi Agindu hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita
Ebazteko epea
Sei hilabete eskabideak deialdi Agindu hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita
|