Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio administratiboa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun Saila
Prestakuntza eta Ikerketa: Irakaskuntza eta Garapen Profesionala
 
Laguntzak eta Bekak - Prestakuntzarako Bekak eta Laguntzak

Helburua

Osasun arloko prestakuntarako bekak eta laguntzak iragartzen dira.

Laguntzaren hartzaileak

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean, eskabidea egin aurreko gutxienez urtebete erroldaturik daramaten maila goren eta ertaineko tituludunak.

Araudi erregulatzailea

AGINDUA, 2008ko apirilaren 22koa, Osasun Sailburuarena (2008ko maiatzaren 7ko E.H.A.A.koa) (pdf, 120 Kb)

Agiriak aurkezteko lekua

Eskabidea Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Plangintza eta Antolamendu Sanitarioko Zuzendariari bidaliko zaio (Donostia-San Sebatián /K, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eskabidea aurkezteko epea

Eskabidea aurkezteko epea hilabetekoa izango da, 2008ko apirilaren 22ko Agindua indarrean sartzen denetik.

Esleitzeko irizpideak

  • Eskabide-egilearen Curriculum Vitae-a: 20 puntu gehienez.
  • Ikasketak egingo direneko zentroa edo erakundea: 20 puntu gehienez.
  • Egin beharreko ikasketen hurbiltasuna Osasun Planarekiko eta ezkatzailaren lan-jarduerakiko egoitzapena: 60 puntu gehienez.

B) modalitateari atxikitako eskabideak:

  • Eskabide-egilaren Curriculum Vitae-a: 20 puntu gehienez.
  • Proposaturiko prestakuntza-planaren kalitatea: 50 puntu gehienez.
  • Prestakuntza-plana iraupen luzeagoko espezializazio programa batean sartuta egotea: 10 puntu gehienez.
  • Eskatzailea Euskadiko sistema sanitariokoa izatea; edo osasunaren profesionala izatea, bere espezialitatea azken bi urteetan eginda eta egoiliar gisa egonda; edo erizaintzako ENI lizentziatua izatea: 20 puntu gehienez.

Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta bost hilabeteko epean ebatziko da.


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019242
Faxa: 945 019280 e-mail: docencia-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2008/05/09