Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Informazio administratiboa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun Saila
Dietak eta Joan-etorriak
 

ARAU OROKORRA: 4/2004

GAIA: Beren asistentzia sanitarioa Osasun Sailaren aldetik segurtatua daukaten herritarren mantenu, ostatu eta garraiobide ez-sanitarioen bidezko lekualdatze gastuetarako laguntzen erregulazioa.

Osasun Sailak, dohainik, mantenua/ostatua eta garraiobide ez-sanitarioen bidezko lekualdatzeetatik dieta gisa laguntza ekonomiko batzuek eman izan dizkie, euren bizilekuetatik urrun dauden zentroetan asistentzia sanitarioa jasotzeagatik laguntza eskatzen zuten herritarrei.

Aipatutako lagunatzak emateko irizpideak Osasun Finantziazio eta Kontratazioko zuzendariaren 3/2003 arau orokorrean agertzen ziren. Arau horrek, beren asistentzia sanitarioa Osasun Sailaren aldetik segurtatua daukaten herritarrentzat, mantenu, ostatu eta garraiobide ez-sanitarioen bidezko lekualdatzeetatik eratorritako gastuen laguntzak arautzen ditu.

Hala ere, aipatutako arauaren irizpideak, berau indarrean jarri zenetik gertatu diren benetako egoeretara ezartzean, bertan jaso ez ziren zenbait alderdi azaleratu dira eta beharrezkoa da alderdi horiek kontuan hartzea.

Hori dela eta, laguntza hauek garraiobide ez-sanitarioen bidezko lekualdatzeetatik eratorritako gastuentatik eta mantenu eta ostaturako dietetarako laguntzak gaur egungo errealitate sozio-sanitariora hobeto egokitu daitezen bermatzeko asmoz, hartu dugun esperientziak gomendatzen digu, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuak emandako eskumenak betez, ematea honako:

JARRAIBIDEAK

Lehenengoa: Arau orokor honen eremuan barne hartzen dira asistentzia sanitariorako eskubidea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aldetik segurtatua daukaten Euskal Auonomia Erkidegoko herritar guztiak.

Bigarrena: Asistentiza sanitariorako eskubidea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aldetik segurtatua daukaten herritar hauek eskatu ahal izango dituzte laguntzak, mantenua/ostatua eta garraiobide ez-sanitarioen bidezko lakualdatzeetatik eratorritako gastuetarako, baldin asistentzia hori lortzeko Euskadiko Sistema sanitariotik kanpo dauden zentro sanitarioren batera lekualdatu beharra badaukate.


Azken eguneratzea: 2007/08/17