Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Txostenak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun Saila
Zainketa Epidemiologikoak
 
Protokoloak - Kasu baten deklaraziorako gida azkarra

ASAL LABURPENA (Kasuaren deklaraziorako gida azkarra).
2003ko abenduaren 23ko bertsioa

Aurrekariak: ASAL gaixotasuna lehenengo aldiz pneumonia atipikoko agerraldi batean identifikatu zen Guangdong probintzian, Txinan, 2002ko azaroan. 8.099 ASAL kasu probable zenbatu ziren eta 774 heriotza. ASALaren transmisio lokaleko herrialdeak hauek izan ziren: Txina (Hong-Kong eta Taiwan barne) Filipinak, Kanada, Singapur eta Vietnam. Europan ez zen gertatu transmisio lokalik eta orain bertan Euskal Herrian dagoen ASAL arriskua oso baxua da. Dena dela, gaixotasunari buruz dagoen ezagutza oraindik mugatua da eta ezin daiteke segurtasun osoz baztertu berragerpen baten posibilitatea.

Inkubazio aldia: Inkubazio aldiaren iraupena batez beste 5 egunekoa da, 2-10 eguneko heinarekin. Ez da dokumentatu sintomen agerpena baino lehenagoko transmisiorik.

Transmisio Mekanismoak: transmisio modu nagusia pertsonatik pertsonarako kontaktu hurbila, pertsona infektatu sintomatiko baten aerosolen edo arnas jariakinen esposizioa eta ASAL daukan gaixo baten gorputz fluidoen ukipen zuzena dira.

Kutsagarritasuna: arnas sintomak agertzean hasten da, eta oso baxua izaten da gaixotasuna larria izaten hasten den arte; halere, oraindik ez da zehaztu zenbat denboran kutsa dezakeen gaixotasuna ASAL daukan pertsona batek.

Gaixotasunaren ezaugarri orokorrak: Bat-bateko sukar altuaren hasiera (>38ºC) eta horrekin batera, mialgiak, hotzikarak, ondoez orokorra eta eztul lehorra. Kasu gehienek pneumonia aldekikoa aurkezten dute. %90ek, gutxi gorabehera, hoberako eboluzioa izaten dute seigarren edo zazpigarren egunetik aurrera eta %10ek narriadura azkar bat jasaten dute, eta Arnas Distreseko Sindrome (ADS) akutu larria aurkezten dute.

Hilgarritasuna: aldagarria da adinaren, sexuaren eta beste gaixotasun eta tratamenduen funtzioan. OMEk %11ko hilgarritasuna estimatu du, %0tik %50era doana, adin taldeen arabera.

ASALaren jagoletza epidemiologikoa gaur egun: une honetan funtsezkoa da ASAL kasu posibleen berehalako identifikazioa, ikerketa eta alerta lortzea.

KASU DEFINIZIOAK

Kasuaren definizio klinikoa: Arnas gaixotasuna aski larria ospitaleratzea behar izateko eta honako historia hau barne hartzen duena:

  • Sukarra >38ºC (dokumentatua edo informatua)

Eta

  • Beheko arnas traktuko gaixotasunaren sintoma bat edo gehiago (eztula, disnea, arnas zailtasuna)

Eta

  • Birika iragaztearen nabaritasuna, pneumoniari edo ADSari (Arnas Disnearen Sindromea) egotzi dakiokeena, Edo
    Autopsiako aurkikuntzak, pneumonia patologiari edo ADSari egotz dakizkiokeenak, beste kausa identifikagarririk gabe.

Eta

  • Gaixotasuna erabat azal lezakeen beste diagnostiko alternatiborik ez egotea


Azken eguneratzea: 2007/08/24