Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Txostenak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun Saila
Zainkete Epidemiologikoa
 
Argitalpenak - Osasun Publikoaren Txostena


Osasun Publikoaren arloan, funtsezkoa da:

  • Era sistematikoan eta zehazki zaintzea komunitatearen bizitza garatzen deneko "ingurumen" koordenatuak eratzen dituzten faktore eta egoera guztiak. Honetan bi jarduera multzo nagusi bereiziko ditugu:

    • zaintza epidemiologikoari dagozkionak (kolektibo garrantzitsu bati edo populazio guztiari eraso diezaioketen gaixotasunen eta agerraldi epidemikoen detekzioa eta kontrola)
    • eta kanpo inguruneari dagozkionak (arnasten dugun airearen, edateko zein aisialdietan jolaserako erabiltzen dugun uraren, jan-edateko erabiltzen ditugun elikagaien edota populazioaren bizi kalitatea edo osasunerako arriskutsuak gerta daitezkeen beste edozein gai edo egoeraren detekzioa eta kontrola).

    Zaintza eraginkor batekin bakarrik detekta daiteke azkar edozein asaldura garrantzitsu eta anormal, eta urgentziaz eta jakinaren gainean hartu giza habitat edo inguruneari bere segurtasuna itzuliko dioten neurri zuzentzaileak. Zaintza epidemiologikoko eta kanpo ingurunearen kontroleko programa guztiak koordenatu hauetan barne hartzen dira.

  • Arreta ez txikiagoa eskaini populazioaren eta pertsona bakoitzaren osasunean eragina duten beste zenbait faktoreri, bizi estiloei, neurri handi batean norberaren borondatearen, ahaleginaren eta konpromisoaren menpe dagoen arazoa: behar bezalako elikadura, ariketa fisiko egokia, tabako eta alkoholetik urruntzea, istripuzko lesioen prebentzioa... Osasunaren sustapen eta heziketako programen helburua informazioa ez ezik bultzada bat ematea da alferreko arriskuak saihesteko eta bizi estilo osasungarriagoak hartzeko, goian aipatu ditugun faktoreen alde positiboa sustatuz eta norberaren ahalegin faltari zor zaizkion ondorio negatiboak baztertuz, gutxiagotuz edo, besterik ez bada, kontrolatuz.

    Alderdi eta programa hauek guztiak Osasun Publikoaren Txostenean jasotzen dira, urtero ateratzen den argitalpena, osasunaren problematika garrantzitsu honetaz interesaturik dauden pertsona, talde profesional eta sozialen informaziorako.

Osasun Publikoko azken Txostena
2006 (pdf, 2 MB)

Beste urteetako Osasun Publikoko Txostena
2005 (pdf, 693 KB)
2004 (pdf, 891 KB)
2003 (pdf, 625 KB)
2002 (pdf, 66 KB)
2001 (pdf, 499 KB)
2000 (pdf, 660 KB)
1999 (pdf, 669 KB)
1998 (pdf, 859 KB)
1997 (pdf, 1 MB)


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2008/03/03