|
| EAEko osasun zerbitzuen erabilera eta balorazioko txostenaren lehen orria |
Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleek Osakidetzaren osasun zerbitzu publikoez egiten duten balorazioa jakitea eta etorkizunean horiek erabiltzea dira txosten honen helburuak. Horretarako, txostena hiru ataletan banatuta dago: lehenengoan, Osakidetzaren zerbitzuen erabilpenaren analisia egiten da, eta erabiltzaileek, esperientzia zehatz bat kontutan hartuta, zerbitzu horietaz egiten duten balorazioa jasotzen da. Bigarrenean, EAEko biztanleek osasun zerbitzuen balorazio orokorra egiten dute, Estatuko beste leku batzuetako zerbitzuekin alderatuz. Eta hirugarrenean, Osakidetzaren ospitale-zerbitzuak etorkizunean erabiltzeko duten asmoa aztertzen da.
|