Analisi hau, ikuspegi kritikotik begiratuta, laborategiek ematen duten promozio informazioaren benetakotasuna egiaztatzeko helburuaz sortua da. Medikamentu berriak promozionatzeko materialaren edukiaren azterketa zehatz bat lagungarri gerta dakieke profesional sanitarioei ebaluazio kritiko bat egiteko orduan.
“........ (gaiaren) publizitatearen kritika” delako analisi honetan desegokiak deritzegun promozio materialaren alderdi bat edo bi bakarrik (garrantzitsuenak) azpimarratuko dira.
Azterketak egiten dituena Euskadiko Medikamentu Berrien Ebaluazio Batzordea da, Osasun Saileko, Osakidetzako eta Euskal Herriko Unibertsitateko profesional sanitarioez osaturiko erakundea.