|
Informazio mikrobiologikoa (EAEIMS)
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Informazio Mikrobiologikoko SistemakEAEIMS) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren sareko zentroetako mikrobiologiako laborategi guztiek berretsiriko eta euren borondatez deklaraturiko patologia infekziosoei buruzko datuak jasotzen ditu.
EAEIMSren helburuak hauek dira: agente etiologikoen zirkulazioa geldiaraztea, berauen ezaugarriak eta aurkezpen patroiak aztertzea, agerraldi epidemiologikoak bereiztea, agente berriak eta patologia emergenteak identifikatzea eta zainketa elementu berriak sartzea, hala nola, erresistentzia bakterianoak.
Sistema honek era egonkorrean funtzionatzen du 1993az gero. Eusko Jaurlaritzaren 312/1996 Dekretuaren bidez, Zainketa Epidemiologikoko Sistema sortu zen eta horri txertatua geratu zen.
|