Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Argitalpenak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun Saila
Osasun Teknologien Ebaluazioko Zerbitzua: OSTEBA
 
Azaleratutako teknologien ebaluazioa


Ostebaren logotipo


Teknologia Sortu berriak (TB) deritze praktika klinikoan erabiltzen diren teknika edo prozedurei, baina oraindik sistema sanitarioan onartuak izan aurreko fasean aurkitzen direnei; hauetan barne hartzen dira ikerkuntza aplikatuko fasean daudenak, entseiu klinikoko fasea igarota baina beren erabilpena oraindik hedatu gabe, barne har daitezkeelarik oraingoz zentro gutxi batzuetan bakarrik aplikatzen diren teknologiak.

Aplikatzen hasi berriak edo agertu berriak diren teknologiek, inoiz, garapen eta hedapen azkarra izan dute sistema sanitarioan hainbat faktorek bultzaturik: irtenbide diagnostiko eta terapeutiko berriak aurkitzeko presio soziala, teknika berri baten agerpenaren aurrean profesional sanitarioek agertu duten baikortasuna, bere ezarpenean inolako oztoporik ez egotea, edo ebaluazioa egiteko izaera teknikoko zailtasunak. Egoera hori dela eta, batzuetan, "a posteriori" frogatu da teknologia horien eraginkortasunik eza eta are kaltegarritasuna.

TBen ebaluazio goiztiarra teknologia horien ezaugarriak identifikatzera dator alderdi hauei dagokienez: praktika klinikoan dakarren hobekuntza, kontrako efektuak eta alderdi etikoak eta ekonomikoak; horrela aldera daitezke teknologia hauen alde onak eta txarrak jadanik erabiltzen diren beste batzuenekin. Beraz, sortu berriko teknologien ebaluazio goiztiarraren helburua informazio sistema bat ezartzea da, teknologia sanitario berrien aurrean erabakiak hartzen laguntzeko eta hauetatik erator litezkeen ondorio txarren prebentziorako.

Hau guztia kontuan harturik, Ostebak, 2000ko otsailean, proiektu bat landu zuen Sortu berriko Teknologien Ebaluazioko sare bat martxan jartzeko, berauei buruzko informazioa emango zuena. Proiektu horri SorTek izen akronimoa jarri zitzaion, Sortu eta Teknikaren lehen hizkiak alegia. Sortu berriko teknologien identifikaziorako sare honetan guztira 48 profesional sanitariok parte hartzen dute; dena dela, euskal sare sanitarioko edozein profesional sanitariok identifikatu eta bidal ditzake ebaluazio proposamenak.

Geroago, aipatu proiektua euskal sare sanitarioari aurkeztu zitzaion, eta bertako zenbait profesionali aukera eskaini zitzaien kolaboratzaile-identifikatzale lanetan jarduteko, boluntario gisa proiektuan parte hartuz. Gaur egun, ezagutzaren hainbat arlotako 48 profesionalek dihardute sarean, sortu berriko teknologiekiko erlazio estuan. 14 teknologia sortu berri identifikatu dira eta Ostebaren datu-basean eta Teknologia Sortu Berrien Europar Sareko (EuroScan) Basean sartu dira, Ostebak kide fundatzaile eta zuzendari gisa parte hartzen duen erakundea bera.

Lankidetza honen eta beste batzuen fruitu, dokumentu metodologiko bat landu da antzeko proiektuak martxan jartzeko oinarri gisa lagun dezan .

Dokumentu metodologikorako atzipena (pdf, 468 Kb)

Logo Euro Scan


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019250
Faxa: 945 019280 e-mail: osteba-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2008/06/05