|
Protokoloak
Gaixotasun infekziosoak komunitate mailan kontrolatzea da Zainketa Epidemiologikoari dagokion eginkizun garrantzitsuenetako bat eta Osasun Publikoko programen oinarrietako bat. Nahiz eta bizi baldintzen hobekuntzak eta euskal sistema sanitarioan lortu den garapen mailak gaixotasun horien inpaktua murriztu duten, oraindik ere gaixotasun infekzioso askok osasun arazo larria izaten jarraitzen dute, eta berauen gaineko kontrola areagotu beharra dago. Desagertzeko bidean uste genituen gaixotasun batzuen berragerpenak eta lehenbiziko aldiz agertu diren beste batzuek, ASAL-SRAG adibidez, kontrol epidemiologikoko printzipioak une oro kontuan edukitzera behartzen gaituzte: kasuen deklarazioa, kontaktuen ikerketa eta profilaxia, txertaketa politika egokia, etab. Jarraian protokolo batzuk aurkezten dira, gaixotasunen prebentzio ereduak aztertzeko helburuaz.
|