|
Txertoak
Txertaketa pertsona baten gorputzean prestakin antigeniko bat sartzean datza. Prestakin hori agente patogeno batetik aterea da eta erantzun inmunitario bat eragiten du pertsona agente patogeno horren erasotik babesten duena. Txertaketa funtsezko tresna da osasun publikoan.
Populazioaren egoera inmunitarioaren aldakortasunak, patogeno berrien eta/edo horien aldakien agerraldiek eta txertoen prestaketako garapen teknologikoak ezinbesteko egiten dute txertaketa programak etengabeki eguneratzea.
|