|
OVID medikuntza eta farmakologiari buruzko bibliografia plataforma, hainbat datu base eta testu osoko aldizkariak jasotzen dituena: Medline, Cinahl, Embase, Psycinfo, Inspec, Ei Compendex Plus, Biosis, Current Contents, Analitical Abstract etab.
Analytical Abstracts OVID. 1980az gero argitaratu diren 3.000tik gora aldizkaritako kimika analitikoari buruzko laburpenak-. Food and Agriculture Organization of the United Nations (FAO) and Royal Society of Chemistry erakundeek egina.
Cochrane. Ovid. Erabilpen gida gazteleraz. Osasun eta Kontsumo Ministerioa. Cochrane Kolaborazioa Nazioarteko Erakunde bat da eta helburu hauxe dauka: atentzio sanitarioaren efektuei buruzko azterketa sistematikoak prestatzea, mantentzea eta hedatzea. Ebidentzian eta Azterketa Sistematikoetan Oinarrituriko Medikuntzako Datu Basea dakar.
CSIC Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Nagusia. Ikerketa zientifiko eta teknologikoaren sustapen, koordinazio, garapen eta zabalkunderako erakunde publikoa.
CINDOC ICYT+ISOC+IME Informazio eta Dokumentazio Zientifikoko Zentroa. Hainbat laburpen jasotzen ditu gazteleraz, Zientzia eta Teknologiari, Gizarte Zientziei eta Humanitateei buruzkoak eta Aurkibide Mediko Espainiarra.
Fisterra. Ezagutza klinikoen basea. Dokumentu eguneratuak dauzka, erabakiak hartzerakoan lagungarri gisa erabiltzeko prestatuak eta ebidentzia zientifiko berrienetan oinarrituz garatuak.
ISI Web of Knowledge (FECYT) Erabilpen gida. Zientzia eta Teknologia Ministerioa (FECYT).
|