Portal de Osakidetza

Eusko Jaurlaritza irudia

Osasun Saila

Euskadi.net irudia

Laguntza

Laguntza euskadi.neten

Zer da euskadi.net?

euskadi.net Euskal administrazioak internet-en duen Ataria da  bere helburu nagusia Administrazioa herritarrei hurbiltzea delarik.

euskadi.net delakoak Euskal Administrazioaren zerbitzuak herritarren eta enpresen eskuragarri jartzen dituen ataria izan nahi du; horrela, modu eroso eta errazean, Administrazioarekiko harremanak bidera ditzaten, bai informazioa jasotzeko, zein eskariak helarazteko, edo euren espedienteen egoera jakiteko, hala nola kasu bakoitzeko profesional egokienak aurkitzeko eta, hala behar izatekotan, beraiekin harreman zuzenak gauzatzeko.

Beste urrats bat da Eusko Jaurlaritzak bereganatu duen prozesuaren barruan, bezeroei eta, oro har, gizarte osoari zerbitzuak eskaintzearen kultura sendotzeko.

Nola egituratzen da?

euskadi.net delakoak denon eskura argibide asko ipintzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuei buruz..

Informazio kopuru handi hau sare batean egituratzen da, hain zuzen mota honetako atariak dituena:

  1. Xede Publikoko atariak: Atari hauek euskadi.net-eko edukiak era pertsonalizatuan eskaintzen dituzte une bakoitzean ezartzen diren kolektiboen edo hartzaile taldeen arabera.  Honela pertsona, enpresa eta administrazioetako atariak gaur egun eskuragarri daude. Xede publikoko atariek egituratzen dituzte,beren edukiak bilaketa irizpide naturalen arabera, hala nola, garrantzi handiko gertakari eta gaien arabera.
  2. Sail edo Erakunde Publikoko atariak: Atari hauek aukera ematen dute Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde bakoitzak eskainitako edukiak eta zerbitzuak ikusteko.  Honela Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzak atari bat du euskadi.net barruan sartuta. Saileko edo erakunde publikoko atari guztiek menu bat dute haientzat guztientzat komunak diren gaientzat: antolaketa, zerbitzuak, eremuak eta estekak.
  3. Alorkako atariak: Atari hauek aukera ematen dute gai batekin zerikusia duten edukiak eta zerbitzuak antolatzeko, edukiak edo zerbitzuak ematen dituen saila, erakundea edo erakunde publikoa gainditzen dela, aldi berean hartzaile segmentu edo publiko objektibo anitz edukitzea litekeena dela.  Hasierako une honetan gaiaren arabera euskadi.net sartutako atariak Gazteria eta Euskara dira. Alorkako atariak egituratzen dira behar bereziei une bakoitzean ongien egoitzen zaien eran eta edukien mota eta izaeraren arabera.

euskadi.net barruan sartutako atariek goiburu berdina dute eta oin bat non guztientzat erkide diren zerbitzuak ageri diren: Kontaktua, Bilatu, Laguntza, Mapa, Erabilerraztasuna, Identifikatu eta Lege-informazioa.

Argibide gehiagotarako: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzeari buruzko Dekretua (pdf, 144 Kb).

Eboluzioa

euskadi.netek arian-arian hobetuko ditu bere edukiak. Halaber, apurka apurka aukera emango da prozeduretan izapideak egiteko eta norbere espedienteei buruz kontsulta pertsonalizatuak egiteko.

Helburua da Euskal Administrazioaren atari berri honetatik informazio orokorra eskuragarri ipintzea eta gainera, norberak pertsonalki dirulaguntzak, lizentziak, baimenak edo bekak aztertu eta izapidetu ahal izango ditu, zuzenean. Bideratu ahal izango dira, halaber, Eusko Jaurlaritzako Sailen beste zerbitzu batzuk, guztiei zein alor bereziei zuzendutakoak ( enpresak, gazteria, eta abar...).

Halaber, euskadi.net delakoak  euskal herritarren, euren elkarte eta erakundeen, enpresen eta abarren iritzi eta eskariak kontutan hartu nahi ditu; eta, horretarako, topagune bat eskainiko du, atariaren beraren eta , oro har,  Administrazioaren zerbitzuak hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen iritzi, eskari edo proposamenak jasotzeko. 

euskadi.net berria jaio da azken batean, euskal gizarteari edo Euskal Administrazioarekin harremanak izan behar dituzten guztiei zerbitzua emateko xedez.

Behar den softwarea

Euskadi.net-ek XHTML+CSS2 teknologia erabiltzen du. Ondorioz, nahiz eta nabigatzailean JavaScript edo estilo orrialdeak desaktibatuta egon, ataria erabilgarria da. Microsoft Internet Explorer-en 5.5 baino lehenagoko bertsioek ez dute teknologia hau jasaten.

Zure nabigatzailea Microsoft Internet Explorer bada, 5.5 bertsioa baino lehenagokoa, zure nabigatzailea dohainik egunera dezakezu Microsoft web-orrialdean. Nahiago baduzu, beste doako nabigatzaileren bat eskura dezakezu, adibidez Mozilla Firefox www.mozilla.org web-orrialdean.

Dokumentu batzuk ongi ikusi eta inprimatzeko beharrezkoa da aurretik dohako programa batzuk instalatuta izatea, adibidez, Adobe Acrobat Reader eta Microsoft Office dokumentuak ikusteko softwarea (Microsoft Office instalatuta ez badaukazu).Era berean, ikus-entzunezko dokumentuen edukitara sartu nahi izatekotan multimedia artxiboak zabaltzeko aplikazio bat instalatuta eduki behar duzu. Horretarako merkatuan zabalduenetako eta dohanik lortu daitezken hiru aukera eskaintzen dizkizugu. Aipatutako programa hauek guztiak hurrengo esteka hauetan dohainik jaso ditzakezu:

Acrobat Reader

Pdf formatuan dauden dokumentuak ikusi eta inprimatzeko beharrzekoa den dohako softwarea:

Deskargatu Acrobat Reader

Real Player

Ikus-entzunezko artxibotara sartzeko RealNetworks ekoizlearen dohako sotwarea:

Deskargatu Real Player

Windows Media Player

Ikus-entzunezko artxibotara sartzeko Microsoft ekoizlearen dohako sotwarea:

Deskargatu Windows Media Player

QuickTime

Ikus-entzunezko artxibotara sartzeko Apple ekoizlearen dohako sotwarea:

Deskargatu QuickTime

Adobe Flash Player

Ikus-entzunezko artxibotara sartzeko Adobe ekoizlearen dohako sotwarea, Flash (.swf) formatua:

Deskargatu Adobe Flash Player

Office dokumentuak ikusteko

Office artxiboak ikusi eta inprimatzeko Microsoft ekoizlearen dohako softwarea (ez du balio dokumentuak editatzeko):

Deskargatu Office dokumentuak ikusteko softwarea

OpenOffice

OpenOffice.org bulegorako programa pakete bat da, dohainik eskuratu daitekena:

Deskargatu OpenOffice Euskaraz

Autodesk DWF Viewer

Dwf formatuan dauden dokumentuak ikusi eta inprimatzeko Autodesk ekoizlearen dohako softwarea (ez du balio dokumentuak editatzeko):

Deskargatu Autodesk DWF Viewer

Winzip

Artxiboak konprimatzeko Winzip Computing ekoizlearen softwarea:

Deskargatu Winziparen 21 egunetarako ebaluaketa bertsio

7-zip

Artxibo konprimituak kudeatzeko dohako tresna:

Deskargatu 7-zip

Azken eguneratzea: 2010/10/16

Compromiso con las personas