Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Osasun eta Kontsumo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Argitalpenak, txostenak eta ikerketa

Euskadiko Osasun ataria. Osanet sartu.

Liburutegien sarea sartu.

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa.

Osasun eta Kontsumo Saila

Jarduera Fisikoaren Euskal Plana


Zer da AKTIBILI?

Aktibili EAEko gizartearen ekimen bat da, jarduera fisiko erregularra areagotzeko eta pertsonek jarduera sedentarioetan igarotzen dugun denbora murrizteko eta, hala, EAEko herritarren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko xedea duena.

Xede hori betetzeko, garrantzitsuak dira:

  • Pertsonetan:
    Jarduera fisikoaren gomendioak ezagutzea, jarduera fisiko erregularra egiteko jarrerak hobetzea, nahikoa aktiboak diren herritarren kopurua areagotzea eta horri eustea, eta jarrera sedentarioetarako erabiltzen dugun denbora murriztea.
  • Gizartean:
    Gizarte-mugatzaileak aintzatestea eta jarduera fisikoari babes soziala ematea, eta jarrera sedentarioa mugatzea; jarduera fisikoa egiteko aukerak sortzea; jarduera fisikoa eta jarduera fisikoa egitetik datozen onurak eskuratzeko berdintasuna.
  • Ingurune fisikoan:
    Jarduera fisikoa egitea errazten duten lekuak izatea eremu hiritartu eta naturaletan, kirol-instalazioetarako sarbidea izatea, eta garraio aktiborako azpiegitura egokia izatea.

Zer egin nahi da?

AKTIBILIrekin, Euskadin herritarrei egunero jarduera fisikoa egiteko aukera erraztu nahi diegu. Europako herrialderik aktiboenen maila berekoa da Euskadiko populazio aktiboaren maila, eta pertsonak sedentario egoten diren denbora murriztu nahi dugu.

Nork sustatzen du?

AKTIBILIn, sektore bateko baino gehiagotako erakunde publiko eta pribatuak ari dira lanean: administrazio publikoak, zientzia-elkarteak, profesional-taldeak eta gizarte-eragileak. Horiek guztiek konpromisoa hartua dute beren jarduera-eremuetatik jarduera fisikoa bultzatzeko. Hala eta guztiz ere, Aktibilin bertan aurreikusitako prozesutik bertatik sortutako ekimenez gain, komunitatean sor litezkeen beste ekimen batzuk ere barne hartu nahi lituzke.

 

Material lagungarria

 

Sare sozialetarako sarbidea

 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019166
Faxa: 945 019192 e-mail: info@aktibili.org

Azken eguneratzea: 2012/04/03