
Osasun Publikoaren Zuzendaritzak trafiko-istripuei buruzko azterketa bat egin du, Osakidetza sareko Ospitaleek luzatutako 2007ko datuetan oinarriturik. Azterketa hau Euskadiko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoa 2007-2010eko "Informazioaren tratamendua" deritzonari lotuta dago.
Helburu honekin, aipatutako ospitaleek hiruhilabeterik behin Osasun Publikoko Zuzendaritza honetara trafiko istripuen ondorioz artatuko pertsonen zerrenda bidali izan dute, bai urgentzietara joan direnena, bai ospitaleratuta geratu direnena.
Informazio iturri honetan oinarritutako, azterketaren helburuak honakoak izan dira: 2007an zehar, erregistro hauetan bildutako aldagaietan oinarrituta, trafiko istripuengatik urgentzietan artatutako edo ospitaleratutako biztanleria ezaugarritzea, lesioen bolumena eta larritasuna ezagutzea, eta istripu mota hauen arretarako inbertitu diren ospitaleko baliabideak kuantifikatzea.
Ondoren, azterketa honen datu orokor garrantzitsuenen laburpena aurkezten da. Informazio honek trafiko istripuen eragina jasan duen biztanleria hobeto ezagutzen lagunduko digu, eta lesioen larritasuna eta bolumena arintzeko prebentzio neurriak diseinatzea erraztuko du, baita sortzaile diren istripuenak ere.
2007